2019/06/08

GURE LOGOA



TXORIA

Txoria aukeratu dugu Euskal Herriko kulturaren eta nortasunaren ikurra delako. Hainbatetan erabili izan da geure hizkuntzari, euskarari, erreferentzia egiteko. Era berean, euskaldunon abesti herrikoi askotan ageri da. Askatasunaren ikurra da.

Txoria taldean hegan egiten duen izaki gisa ulertzen dugu, Getxo Kantariko parte-hartzaileak bezala. Txori bat, ahots bat eta pertsona bat, bakarrik, baliteke bere helmugara ez iristea. Aitzitik, taldean hegan egiten, abesten eta ibiltzen bagara, geure hitzak eta ahotsak ozenago entzuten dira, ehunaka txoriek hegoak astintzen dutenean bezala.

Askatasunari, abesti askei eta herrikoiei abestea da.
Hegoak ebaki banizkio
nerea izango zen,
ez zuen aldegingo.
Bainan, honela ez zen
gehiago txoria izango
eta nik...
...txoria nuen maite.


TIPOGRAFIA

Euskal Herriko eremu grafikoari erreparatzen badiogu, behin eta berriz ikusiko dugu grafia zehatz bat, oso erraz antzematen dena eta gure inguru kultural eta sozialaren adierazgarri dena. Letra mota hori gizarte-talde baten marka bihurtu da, baita lurralde-eremuarena ere, non gizarte-izaera indartu duen haren jatorri erromantikoa egiaztatu ostean.

Idazkera horren jatorria hilarriei lotu zaie, harrien behe-erliebe modura erabili izan baita, eta modu zabalagoan aurkitu da herritarren zurezko altzarietan zizelkaturik. Tipografia horren jatorriak zurginen interpretazio askea islatzen du, eskuzko idazkera bat da, arbitrarioa.

Digitalizatuagatik ere, letra-mota horrek ez du bere jatorri estilistikoa galdu, bere trazuak oraindik ere argi ikus daitezke eta: simetria, irregulartasuna eta apaingarriak.

Estilo tipografiko horretan oinarriturik, bilduma pertsonalizatu bat sortu da Getxo Kantarirako. Identitateaz mintzo da, abestien jatorri herrikoiaz eta taldetan parte hartzen duten pertsonen gertutasunaz.


SORTA KROMATIKOA

Berdea beti izan da naturaren eta freskotasunaren ikur. Abesti herrikoiek tradizio luzea duten arren, gaur egungo elementuak izaten jarraitzen dute, entzuten eta abesten dira gure kulturaren eguneroko bizitzan. Euskarazko musika herrikoiak bizirik dirau gure kaleetan, ikastetxeetan eta ospakizunetan.

Euskal Herriko kolore nagusia da, gure paisaiena, gure mendiena, gure basoena. Gardentasunen bitartez sortu den sorta kromatikoak hori guztia irudikatu nahi du, hau da, gure inguruan topatzen ditugun askotariko berdeak, eta, aldi berean, ekitaldi honetan elkartuko diren askotariko pertsonak eta ahotsak.


azalpena gaztelaniaz