Herri bazkaria: noiz eta non
|
Ordua
|
Helbidea
|
GPS koordenatuak
|
|
San Nikolas Plaza
|
|
BAZKARIRAKO IZEN-EMATEAREN PROZEDURA
Printzipioz 250-en bat mahaikideentzako tokia izango dugu herriko San Nikolas plazan. Izenak ematean, behean dagoen datu-orria erabili behar da, honako ohar hauek kontuan izatea eskertuko genizueke:
- Gurekin harremanetan jartzeko helbide elektronikoa hauxe da:
itxasargiagetxokantari@gmail.com
- Ahal baduzue, diru sarrera taldeka egin, horrek ahalbidetuko digu leku banaketaren kudeaketa egokia burutzen. Halaber, eskertzen dizuegu ORDAINKETA AGIRIAN taldearen izena eta arduradunaren izena ematea. Gainerako datuak web-orri baten bitartez emango dituzue.
- Izena emateko eta diru sarrerak egiteko AZKEN EGUNA: ekainaren 3a.
ORDAINKETA NOLA EGIN
Menuaren prezioa
22 € (hogetabi euro) da eta, esan bezala, ekainaren 3a azken eguna izango da.
Dirua,
Itxas Argia elkartearen EUSKADIKO KUTXAREN zenbaki honetan sartu behar da:
ES15 3035 0221 77 2210016060
Urratsez-urrats herri bazkarian parte hartzeko prozedura hauxe da:
- Ordainketa. Ordainketa egiteko orduan, dirua sartzen duenaren izen eta lehen abizena edo taldearen izena jarri.
- Datu-orria. Jarraian, beheraxago, daukazun datu-orria bete ezazu (bestela esteka honen https://goo.gl/forms/xuYEZlTcRqzm9KZ02 gainean klikatu). Kontrakorik ez baduzue jasotzen, eskatutako eta ordaindutako bazkari kopurua onartuak izan direla esan nahi du.
- Ekainaren 8an ORDAINKETAREN AGIRIA ekarri, bazkaria baino lehenago egingo den txartel banaketa errazteko.
Menua:
- Barazki menestra
- Sukalkia
- Ogia, ardoa eta ura
- Kafea eta kopa
|
DATU-ORRIA